CaixaBank ren atarira edo edozein webgunetara sartzeak eta haietako produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa atzitzeak lege-ohar honetan aurreikusitako baldintzak onartzea dakar. Beraz, honen edukia arretaz irakurri behar duzu, CaixaBank ren atarian edo edozein webgunetan sartu eta haietan eskaintzen den informazioa eta zerbitzuak atzitu eta erabili nahi badituzu.

Informazioaren eta edukien baliozkotasuna

Orrialde hauetako informazioa azken eguneratzearen datan indarrean zegoena da.

Azken eguneratze-datatik indarrean dauden baldintzak dira hauek. CaixaBank k baldintzak noiznahi aldatzeko eskubidea du, eta, aldatuz gero, argitaratzen diren unean sartuko dira indarrean, eta atariaren erabiltzaile guztiei aplikatuko zaizkie data horretatik aurrera.

Edozein web-orritako edukiak, bereziki informazio- eta publizitate-erreferentziak, ez dira eskaintza lotesleak, berariaz aurkakoa adierazi ezean. CaixaBank k eskubidea izango du egoki deritzonean aldaketak egiteko, edo egungo edukien zati bat edo eduki osoa isilean gordetzeko, baita sarrera aldi baterako edo modu iraunkorrean eragozteko edo mugatzeko ere.

CaixaBank k bere edozein webgunetan sartu ahal izango ditu hirugarrenen edukiak eta hirugarrenen web-orrietarako estekak —hala nola sare sozialetarako eta beste informazio batzuetarako estekak—, titularren baimenarekin betiere. CaixaBank inolaz ere ez da izango hirugarrenen orrien eta edukien erantzulea, ezta haien funtzionamenduaren eta erabilgarritasunaren arduraduna ere.

Nabigazioa eta pertsonalizazioa

CaixaBank ren webguneetan nabigatzea doakoa da, eta eta erabiltzaileak ez dauka aurrez erregistratu beharrik. Dena den, baliteke produktu edo zerbitzu batzuk erabiltzeko edo kontratatzeko erabiltzaileak aurrez erregistratu behar izatea. Kasu horretan, produktu eta zerbitzu horietako bakoitzak bere baldintza espezifikoak beteko ditu, hemen aurreikusitakoez gain.

Atari edo webguneetako batzuetan, erabiltzaileei aukera emango zaie zenbait pantaila-atzealde sartuz orriak pertsonalizatzeko edo gogoko produktu eta zerbitzuetarako sarbideak konfiguratzeko, nabigazioa eta erabiltzen diren baliabideen lokalizazioa eraginkorra eta funtzionala izan daitezen, eta, beraz, erabiltzaile bakoitzaren gustu eta erabileretara egokitu daitezen.

Segurtasuna

CaixaBank ren atariak eta webguneek badituzte erabiltzaileei ingurune segurua eskaintzeko behar diren segurtasun- eta kalitate-ziurtagiri, -zigilu edo -akreditazioak. Nolanahi ere, gomendatzen dizugu CaixaBank k bere atarian erabiltzaile guztien eskura jartzen dituen segurtasun-gomendioak kontsultatzeko eta arretaz irakurtzeko.

Pribatutasuna eta datuak babesteko politika

CaixaBank k erabat betetzen ditu datu pertsonalak babesteko indarrean dauden legeak eta banku-jarduerako konfidentzialtasun-konpromisoak.

CaixaBank k behar diren neurri teknikoak hartu ditu behar den segurtasun-maila gordetzeko, tratatutako datu pertsonalen eta tratatzeko egoeren arabera, ahal den neurrian eta beti teknikaren egoera kontuan izanda, datuak alda ez daitezen, gal ez daitezen eta baimenik gabe trata edo atzi ez daitezen.

Datu pertsonalak eskatzen diren inprimaki bat betetzea eskatutakoan, bezeroari edo informazioaren hartzaileari jakinaraziko zaio datuak jasotzearen helburua zein den, fitxategi-arduraduna nor den eta haren helbidea zein den, eta erabiltzaileak zer eskubide dituen bere datuak atzitzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta tratatzeari uko ekiteko. Jasotako datu pertsonalak aipatutako helburu horretarako soilik tratatuko dira edo utziko dira, eta beti erabiltzailearen edo bezeroaren onespenarekin.

Gure fitxategietako informazioa beti eguneratuta egon dadin eta akatsik izan ez dezan, gure bezero eta erabiltzaileei eskatzen diegu ahalik eta lasterren jakinaraz diezazkigutela datu pertsonaletan egiten dituzten aldaketak eta zuzenketak.

Cookieei buruzko politika

CaixaBank ren web-orriek cookieak dituzte, datu-fitxategi batzuk zeinak gure web-orrietako nabigazioen ezaugarriak eta lehentasunak gogoratzeko aukera ematen baitiete gure sistemei eta erabiltzaile edo bezeroaren ordenagailuan biltegiratzen baitira; hala, hurrengo bisitetan sarbidea pertsonaliza daiteke, nabigazioa seguruagoa egin, egindako nabigazioei buruzko informazio estatistikoa bildu eta erabiltzaileek zer lehentasun dituzten jakin.

Komunikazio elektronikoen sektorean datu pertsonalen tratamenduari eta intimitatea babesteari dagokienez indarrean dauden Erkidegoko eta Espainiako araudien araberakoa da cookieen gainean CaixaBank k duen politika. Haren arabera, CaixaBank k jakinaraziko dizu zer cookie erabiltzen dituen bere webguneetan (“Erabiltzen diren cookieei buruzko informazioa”), eta, beharrezkoa bada, baimena eskatuko dizu haiek erabiltzeko.

Atari mugikorrak eta geolokalizazioa

CaixaBank ren web-orri batzuk egokituta daude gailu mugikorretan erabiltzeko; beraz, baliteke aplikazio mugikorren aurkezpena eta edukia ez izatea atarikoen edo webguneetakoen erabat berdina.

Era berean, baliteke gailu mugikorretarako egokitutako webguneetako batzuek edo aplikazioek geolokalizazio-funtzioak izatea, erabiltzaileak hura aktibatzean gailuaren kokapena une oro zehaztu ahal izateko. Hala, geolokalizazioa behar duten eta CaixaBank k erabilgarri dauzkan zerbitzuetara sartu ahal izango da.
Zerbitzu horietara sartzeko, erabiltzaileak geolokalizazio-funtzioa aktibatu beharko du bere gailu mugikorrean, eta nahi duenean desaktibatu ahal izango du.

Jabetza intelektuala eta industriala

CaixaBank ren ataria eta webguneak, hango orriak, informazioa edo elementuak, testuak, dokumentuak, argazkiak, marrazkiak, adierazpen grafikoak, datu-baseak, programa informatikoak, logotipoak, markak, izen komertzialak edo bestelako zeinu bereizgarriak jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideek babesten dituzte, eta ”la Caixa” bera edo Taldeko enpresak dira jabeak edo legezko lizentziadunak.

CaixaBank k ez du bermerik ematen CaixaBank ren web-orrietako informazioaren edo elementuen zilegitasunari eta legezkotasunari buruz, haien titularra CaixaBank edo haren Taldeko enpresaren bat ez bada.

Debekatutako eta baimendutako erabilerak

Debekatuta dago aurrez aipatutako lanak, sorkuntzak eta zeinu bereizgarriak inola ustiatzea, esaterako, edozein modutara kopiatzea, banatzea, publikoki zabaltzea eta aldatzea, edozein euskarri eta bitartekotan, aurrez jabeek espresuki baimenik eman gabe. Debeku hori ez betetzea zigortzeko moduko arau-haustetzat har dezake indarrean dagoen legediak.

Nolanahi ere, erabiltzaileak, bere kontura eta egon litezkeen arriskuak bere gain hartuta, elementu horiek deskargatu edo kopia ditzake erabilera pertsonalerako, betiere CaixaBank ren jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak betetzen baditu. Batez ere, ezingo ditu ez aldatu ez ezabatu, ez guztiz ez partzialki. Horrek inola ere ez du adierazten ”la Caixa”ren edo Taldeko enpresen jabetza-eskubideekiko baimena edo lizentzia duenik.

Debekatuta dago, CaixaBank k berariaz baimentzen duen kasuetan salbu, estekak eta hiperestekak ezartzea hirugarren pertsonen atarietatik edo webguneetatik CaixaBank k en atariaren orri nagusira, baita ”la Caixa”ren web-orriak edo haietako informazioa marko gisa, zeinu bereizgarri gisa edo beste pertsona, enpresa edo erakunde baten marka edo izen sozial edo komertzial gisa aurkeztea ere.

Finantzei eta burtsari buruzko informazioa

CaixaBank ren atariak edo webguneek ez dute ematen inolako inbertsio-gomendiorik, ezta lege- edo zerga-aholkurik ez bestelakorik ere. Informazioa orokorra da, eta inolaz ere ez ditu kontuan hartzen inbertsio-irizpide edo -helburu espezifiko edo partikularrak, ezta finantza-egoerari dagozkionak ere. Beraz, ematen den informazioa ez da erabili behar inbertsiorik egiteko edo erabakirik hartzeko.

Balore negoziatuen kasuan, informazio publikoa kontuan izanda hartu behar da harpidetzeko, erosteko edo saltzeko edozein erabaki.

Web-orrien edukiak ez dira akzioak Amerikako Estatu Batuetan saltzeko eskaintza bat. Akzioak ezin dira eskaini, saldu edo harpidetu Amerikako Estatu Batuetan haien erregistrorik ez badago edo Amerikako Estatu Batzuetako Baloreen Merkatuko Legean (“US Securities Act of 1933”) ezarritako erregistro-salbuespenik ez badago.

Erantzukizunak

CaixaBank k ez du bermatzen CaixaBank ren web-orrietako elementuak eta informazioa etengabe atzitzea, ondo bistaratzea, deskargatzea edo erabiltzea, bere eskuetatik kanpo dauden faktoreek edo egoerek eragotzi, zaildu edo eten baitezakete.

CaixaBank k ez ditu bere gain hartzen ez CaixaBank ren web-orrietatik esteka edo hiperesteka bidez atzi daitezkeen hirugarrenen gune edo web-orrietako informazioa eta bestelako edukiak, ez esteka edo hiperesteka bidez CaixaBank ren ataria edo beste web-orriak atzi daitezkeen hirugarren pertsonen guneetako edo web-orrietako informazioa eta gainerako edukiak, ez eta CaixaBank ren itxura edo zeinu bereizgarriak dituen hirugarren pertsonen web-orrietako informazioa eta edukiak ere, ”la Caixa”k espresuki baimena eman ezean.
CaixaBank k eta haren informazio-hornitzaileek, hirugarren alde gisa, ez dute beren gain hartzen hirugarren pertsonek edo erakundeek, Talde ekonomiko berekoak izan arren, ”la Caixa”ren web-orrien bidez eskainitako edo emandako informazioa, mota guztietako edukiak, produktuak eta zerbitzuak, eta, bereziki, aurrekoarekin lotuta, egoera hauek eraginda sor daitezkeen kalte-galerak: (i) gabezia edo hutsunea egotea erabiltzaileei emandako informazioaren egiazkotasunari, zehaztasunari edo nahikotasunari dagokionez; (ii) kontratuak edo kontratu aurreko harremanak ez betetzea, behar bezala ez betetzea edo garaiz ez betetzea; (iii) informazioaren gizarteko zerbitzu-emaileei dagozkien betebeharrak ez betetzea; (iv) kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak urratzea; (v) jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak urratzea; bidegabeko lehiako edo legez kontrako publizitateko ekintzak egitea; (vi) datuak babesteko eskubidea, sekretu profesionalarena, ohorerako eskubideak, norberaren eta familiaren intimitate-eskubidea eta pertsonen irudiaren eskubidea urratzea; (vii) oro har, aplikatu behar den edozein lege, ohitura edo jokabide-kode ez betetzea; eta (viii) CaixaBank ren atariaren bidez emandako informazioaren arabera hartutako edozein erabaki ez betetzea.

Ez CaixaBank k ez haren informazio-hornitzaileek, hirugarren alde gisa, ez dute beren gain hartzen egoera hauek eraginda sor daitekeen ezein kalte, galera, erreklamazio edo gastu: (i) sistema elektronikoaren funtzionamenduan telekomunikazio-lineen eta -sareen akatsengatik, gainkargengatik edo hutsegiteengatik edo CaixaBank ren kontroletik kanpo dagoen beste arrazoiren batengatik izandako interferentziak, eteteak, akatsak, hutsegiteak, telefono-matxurak, atzerapenak, blokeoak edo deskonexioak; (ii) edozein motatako programa gaiztoak erabiliz eta edozein komunikabideren bitartez —esaterako, birus informatikoak edo bestelakoak— egindako legez kanpoko sarrerak; (iii) CaixaBankren web-orriak oker edo modu desegokian erabiltzea; (iv) nabigatzailearen funtzionamendu okerrak edo eguneratu gabeko nabigatzaileen bertsioak erabiltzeak eragindako segurtasun- edo nabigazio-erroreak.

Aplikatu beharreko legeria

Baldintza orokor hauek Espainiako legeria bete behar dute.