CaixaBank eta bere Taldea konprometituta daude datuen babesaren arloan lan egiten duten langileen prestakuntzarekin eta kontzientziazioarekin. Ildo horretan, Entitateak eta Taldeko enpresek barneko eta kanpoko prestakuntza-programa bat dute, eta, horren arabera, arlo horretan aholkatzen eta gainbegiratzen duten espezialistak trebatzen dira, Datuak Babesteko Ordezkariaren gidaritzapean. Era berean, Datuak Babesteko Ordezkaria da Taldeko entitateen gainerako langileentzako prestakuntza-programaren buru, oro har.
Erakundeak zerbitzuak emateko erabil ditzakeen hornitzaileei eta langileei dagokienez, CaixaBank-ek eta Taldeko enpresek datuen babesaren arloko prestakuntzaren beharra txertatzen dute kontratu-harremanetan, bai eta beren agenteei eta ABEEei datuak babesteari buruzko prestakuntza zuzena emateko programa bat ere