Kontuak eta gordailuak: Saldo osoa edo proportzionala blokeatuko da, titular kopuruaren arabera.
Txartelak: Hildakoa titularra edo onuraduna zen txartelei baja emango zaie.
Banku digitala: Banku Digitalean (CaixaBankNow) sartzeko baja emango zaio..
Helbideratutako ordainagiriak: CaixaBank-ekin hartutako oinarrizko horniduren eta betebeharren ordainagiriei erantzuten jarraituko zaie.
Baimenak/Ahalordeak: Baimen eta ahalordetze guztiak baliogabetzen dira.
Aldizkako transferentziak: Indarrean jarraituko dute, eta oinordekoek bertan behera utzi ahal izango dituzte.
Inbertsio-produktuak: Inbertsio-produktuak blokeatu egingo dira, eta ezin izango dira erosi, saldu, harpidetu edo itzuli.
Aseguruak eta pentsio-planak: Ez da ekarpen berririk onartuko, heriotzagatiko prestazioa bakarrik ordainduko da.