Birusen infekzioak saihesteko, hauek egitea komeni da:
-
Birusen kontrako software eguneratua izatea (aldian-aldian eguneratu behar da, ez da nahikoa berria izatea). Eguneratzeko, programaren ekoizlearen argibideak irakurri behar dira.
-
Kanpotik jasotako dokumentuak (posta elektronikoz, disketeren batetik, deskargatuta, …) antibirusarekin egiaztatu behar dira.
-
Jatorri-bermea duten eta jabetza intelektuala urratzen ez duten programak soilik exekutatu.
Halaber, garrantzitsua da jakitea antibirusak huts egin dezakeela, bi arrazoirengatik: baliteke birus bat ez detektatzea ezagutzen ez duelako, edo kaltegarria ez den programa bat birus gisa identifikatzea, bere kodean birus baten antzeko sekuentziak dituelako. Bigarren kasu horri "positibo faltsu" deritzo.
Posta elektronikoa da birusak transmititzeko biderik garrantzitsuenetako bat, ez baitu bermatzen bidalketaren jatorria. Horrek arrisku batzuk dakartza berekin, hala nola hirugarrenek postaren edukira sartzeko aukera izatea, bidaltzailea ordezkatzea edo posta horretatik birusa bidaltzea. Posta elektronikoa erabiltzean ahalik eta arrisku gutxien izateko, hauek gomendatzen dira:
-
Mezu elektronikoari erantsitako fitxategiak zuzenean ez exekutatzea. Seguruagoa da aurretiaz ordenagailuaren direktorio batera ateratzea.
-
Eskatu gabeko mezuak jasotzen diren kasuan, gomendagarria da bidaltzaileari bidalketa berresteko eskatzea edo mezua zuzenean ezabatzea. Ez da inoiz ireki behar, bidaltzaile ezagun batena izan arren.
-
Mezu-kateetan ez parte hartzea. Birusen berri faltsuak dituzten mezu elektroniko ugari dago. Birusez ohartarazten duten enpresa komertzialek eta erakundeek web-zerbitzarietara birbideratzeko araua dute. Zerbitzari horietan informazio fidagarria eta egin beharrekoen xehetasunak ematen dira. Ez dira inolako bereizketarik egin gabe birbidali behar mezuak.
-
Posta-bezeroan testu-mota aktibatzea. (Erabiltzaile aurreratuen kasuan).
-
Informazio garrantzitsua zifratzea. (Erabiltzaile aurreratuen kasuan).