CaixaBank-en zure eskura jartzen dugu kreditu-txartel sorta zabal bat, zure finantza-beharretara ondoen egokitzen dena aukera dezazun.
Kreditu-, zordunketa- eta aurreordainketa-txartelak.
Ezagutzen dituzu?
- Ez duzu saldorik behar zure kontuan
Kreditu-txartel batekin, zure kontuko saldoa erabili gabe ordainduko dituzu zure erosketak. Zure txartelak kreditu-muga bat (hilean gehienez xahutu dezakezun zenbatekoa) izango du esleituta, eta adostutako likidazio-aldia amaitzean (normalean, hilekoa izaten da) ordainduko duzu zure erosketetan erabili duzun zenbatekoa. - Aukeratu itzultzeko epeak
Zure kreditu-txartela itzultzeko epeak pertsonalizatu eta astero, hilero edo erabakitzen duzun egun jakin batean (adibidez; 500 € erabiltzen dituzun bakoitzean) gastatu duzuna itzul dezakezu. Ordainketa egiteko adostutako data iristen denean erabilitako kredituaren guztizkoa abonatzen baduzu, ez duzu interesik ordainduko. - Erabaki zure txartelarekin ordaintzeko modalitatea
Bestalde, zure txartelaren ordainketa-modalitatea alda dezakezu, geroratutako ordainketa (hilabete guztietan xedatutako, hots, erabilitako kredituaren zati bat bakarrik ordaintzen da) -info gehiago Geroratutako ordainketa (Revolving) atalean- edo zatikatutako ordainketa (erosketa jakin baten ordainketa hainbat hilabetetan zatitzen da) aukeratuz. Bi kasuetan, horri lotutako interesak ordaindu beharko dituzu. - Informazio gehiago
Maizenik eskaintzen diren banku-zerbitzuei aplikatu ohi zaizkien prezioak (1. Eranskina) kontsulta ditzakezu hemen: https://www.caixabank.es/particular/general/tarifascomisiones_es.html.
- Erabili zure kontuko saldoa bakarrik
Zordunketa-txartelarekin, zure erosketak zeure kontuko saldoa erabiliz ordainduko dituzu. Hori dela eta, txartelari kontu bat lotu behar zaio, ezinbestean. Zure erosketetarako zordunketa-txartel bat erabiltzeko asmoa baduzu, garrantzitsua da jakitea kontuan saldorik ez baduzu ezingo dituzula egin erosketak, horiek berehala zordunduko direlako kontuko saldoaren kargura. Zordunketa-txartelarekin erosketak egin ahalko dituzu (saltoki fisikoetan zein elektronikoetan) eta dirua kutxazainetan atera ahalko duzu.
- Aurreordainketa txartela (txanpon-txartela ere esaten zaio) zordunketa-txartelaren antzekoa da, zeure dirua erabiltzen duzulako erosketak ordaintzean, ez guk mailegatzen dizuguna (kreditu-txartel bat erabiltzean bezala). Baina, zordunketakoa ez bezala, ez dago banku-kontu bati lotuta. Txartel horretan dirua (nahi duzun zenbatekoa) kargatzen da, eta kargatutako saldoa agortu arte erabili ahal izango duzu. Saldoa nahi beste aldiz kargatu ahal izango duzu, eta, horrela, gastua beti zehatz-mehatz kontrolatu ahal izango duzu.
Kreditu-txartel bat nola eta noiz erabili
Hurrengo bideoan azaltzen dizugu nola eta noiz erabili kreditu-txartel bat hilaren amaierako modalitatearekin edo geroratutako ordainketara aldatuta:
Kreditua, zordunketa, aurreordainketa
Txartelaren tipologia eta horien arteko aldeak azalduko dizkizugu, azkenean erabaki dezazun.
Ezagutu nolakoa den txartel bakoitza
Galdera ohikoenei erantzuten diegu
Kontratazio-prozesua
Txartelei buruz zenbat dakizun ikusi nahi al duzu? Egin ezazu gure proba
Esteka interesgarriak
Txartelei buruzko informazio gehiago lor dezakezu esteka hauen bidez: