CasaFácil Fijo 20 hipoteka

CasaFácil Fijo 20* hipotekarekin zure etxebizitza berriaz gozatuko duzu, hilero zure hipotekaren kuota berdina izango dela jakitearen lasaitasunarekin.

  • Gehienezko hobariarekin: ITNa % 2,65; UTBa % 4,182 (% 1,00ko gehienezko hobaria)
    • Hobaritutako kuotarako aukera: Kontratatuta dituzun hautazko produktuen arabera
    • Hobaririk gabe: ITN % 3,65; UTB % 4,155
    • Eska daiteke bermearen balioaren % 80ra arte, baxuena izanik tasatze-balioaren eta etxebizitzaren salerosketa-balioaren artean, betiere ohiko etxebizitza denean
    • 20 urtekoa da gehienezko epea (eragiketaren epeak gehi titular gazteenaren adinak ez ditu 75 urteak gainditu behar)
  • Komisiorik gabe: CasaFácil hipotekak ez du irekitze-komisiorik
  • Tarifa laua: Hileko ordainketaren egonkortasuna, interes-tasan izandako aldaketengatiko igotzeko arriskurik gabe
  • Zure aurrekontu familiarraren kontrol handiagoa: Aldez aurretik hileko kuota ezagutzeak familiaren ekonomia hobeto kudeatzea ahalbidetzen du

* CASAFÁCIL FINKOA 20 KOLEKTIBOAK LEGEZKO BALDINTZAK

Hipoteka-bermearekin etxebizitza erosteko badintza finantzarioak, kontuan hartuta adibide adierazgarria, honela adierazi dena:

1) HOBARITUTAKO UTBA: hobariaren baldintza guztiak betetzen badira, gehienezko hobaria lor dezakezula hipotesitzat hartuz. (i) zenbatekoa: 150.000 euro; (ii) gehienezko iraupena: 20 urte; (iii) irekitze-komisioa % 0; (iv) interes-tasa: finkoa; Hobaritutako ITNa: % 2,65; (v) hobaritutako UTBa: % 4,182; (vi) hileko kuota: 805,86 euro; (vii) kuota-kopurua: 240; (viii) zordundutako guztizko zenbatekoa (barne hartzen ditu gastuak): 219.719,90‬ euro; (ix) maileguaren guztizko kostua: 69.719,90 euro; (x) interesak: 43.406,40 euro. Amortizazio-sistema frantsesa1.

2) HOBARITU GABEKO UTBA: ez badira betetzen hobariaren baldintzak. (i) zenbatekoa: 150.000 euro; (ii) gehienezko iraupena: 20 urte; (iii) irekitze-komisioa: % 0; (iv) interes-tasa: finkoa; ITNa: % 3,65; (v) UTB: % 4,155; (vi) hileko kuota: 881,55 euro; (vii) kuota-kopurua: 240; (viii) zordundutako guztizko zenbatekoa (barne hartzen ditu gastuak): 219.366,10 euro; (ix) maileguaren guztizko kostua: 69.366,10 euro; (x) interesak: 61.572,00 euro. Amortizazio-sistema frantsesa1.

UTBa aldatu egin daiteke eragiketaren epearen eta zenbatekoaren arabera, eta baita hobaridunen betetzearen hileko berrikusteen arabera ere.

Hobaritutako UTBaren eta hobaritu gabeko UTBaren baldintza komunak:

a) Beste baldintza finantzario arrunt batzuk: itzultze edo aurretiko amortizazio guztiaren edo partzialarengatiko komisioa, ezingo duelarik gainditu CaixaBankek sufri lezakeen galera finantzarioaren zenbatekoa, muga amortizatutako kapitalaren % 2 izanik hurrengo lehenengo 10 urteetan, eta amortizatutako kapitalaren % 1,5 maileguaren bizitzaren amaierara arte.

b) CaixaBankek ordainduko dituen prestaketa-gastuak: (i) zergak: 1.125,00 euro dokumentatutako egintza juridikoetan 150.000,00 euroko hipoteka-erantzukizunerako eta % 0,75eko zerga-tasarako; (ii) erregistro-frogatzea: 10,91 euro; (iii) notariotza: 597,00 euro; (iv) gestoria: 363,00 euro; (v) erregistro-inskripzioa: 283,00 euro.

c) Bezeroak bere gain hartuko dituen prestaketa-gastuak: (i) tasazioa: 254,10 € (eragiketa formalizatzen bada CaixaBankek ordaindu egingo dizu zenbateko hori eraketa-datatik 45 egunetara gehienez.

d) Bezeroak bere gain hartuko dituen lotutako zerbitzu osagarriak: bezeroak derrigorrez bere gain hartu beharko du kalteen aseguruaren ordainketa, hobaritzaileak kontratatzea erabakitzen badu edo ez. CaixaBank-ek ez ditu merkaturatzen kalte-aseguruak; hortaz, jarraian, etxe aseguru bat simulatzearen prima bat eskaintzen dizugu (erakunde honek merkaturatzen dituen aseguruetatik etxe asegurua da kalte aseguruaren antzekoena; aldea da etxe aseguruak estaldura handiagoa eskaintzen duela). Hobaririk gabeko UTBa kalkulatzeko, etxe asegurua simulatzearen ondoriozko prima hartuko da kontuan, eta, gainera, hobaritutako UTBaren kasuan hura kontratatzeari dagokion hobaria aplikatuko zaio. Hala ere, bezeroak aukeratzen duen aseguru etxearekin kontrata dezake derrigorrezko kalteen asegurua.

Etxeko asegurua: 317,00 euroko urteko prima. Urteko primaren zenbatekoa kalkulatzen da, eragiketaren indarraldian zehar hori aldatuko ez dela suposatuz. Zenbatekoa soilik orientagarria da eta kontuan hartzen ditu CaixaBank, S.A.-k merkaturatutako etxeko aseguru produktuak (adibidez, oinarri hartuz bere kapitala 150.000 €-koa den hipoteka-mailegua eta edukitzailea 100.001 € eta 120.000 € artekoa da eta eraikitako 100 m2-ko etxebizitza, eta ordaindu beharreko zenbatekoa kontzeptu horrengatik 6.340,00 €-koa izango da eragiketaren indarraldi osoan). Zenbatekoa tarte orientagarri batean oinarrituta egindako simulazio baten emaitza da, eta edukitzailearen eta etxebizitzaren metro karratu zehatzen arabera, balioa alda daiteke.

Ordainketaren kontua: beharrezkoa da kontratatzea mantentzea maileguaren indarraldi guztian kontu bat CaixaBankekin. Bezeroak bere gain hartuko du ordainketa kontuaren mantentzearen prezioaren ordainketa, 15 €-koa dena hiruhilekoan. UTBaren kalkulua, hobaritua eta hobaritu gabea, kontuan izango du mantentze-kostu hori.

Hobariaren baldintzak: ITNetik kenduko diren portzentaje-puntuetan datza, hurrengo produktuak kontratatzen badira. (i) azken 6 hilabeteetan zehar nomina, pentsio edo diru-sarreren helbideratzea > 600 €/hilean + 3 ordainagirien helbideratzea + CaixaBank, S.A.-k merkaturatutako txartelekin egindako erosketak***, horren titularra alde zorduna denean eta horren likidazioak helbideratuta daudenean horien titularrak CaixaBank, S.A.-n irekitako ageriko gordailu batean, gutxienez hiru erosketa egin direlarik azkeneko hiru hilabeteetan: 0,35 puntu.; (ii) etxe-aseguruaren kontratazioa, 0,15 puntu.; (iii) bizi-aseguru bat kontratatzea (MyBox Vida, MyBox Vida Negocios, Vida Familiar edo SEVIAM)*, edo osasun-aseguru bat (Adeslas Dental eta Adeslas Básico salbu), 0,35 edo 0,20 puntu. elkarren artean baztertzaileak: finantzaketa-zenbatekoaren % 95 edo gehiagoko bizi-asegurua kontratatzea: 0,35 puntu.; finantzaketa-zenbatekoaren % 50etik % 95era arteko bizi-asegurua kontratatzea: 0,20 puntu. (ez da hobaria aplikatuko aseguratutako kapitala finantzaketaren zenbatekoaren % 50 baino txikiagoa bada), edo soilik osasun-asegurua kontratatzea: 0,20 puntu.; (iv) "SECURITAS DIRECT Etxeko alarma"** zerbitzuaren kontratazioaren finantzazioa edo harpidetza: 0,15 puntu. Adierazitako zerbitzuak beti merkaturatu egin beharko dira CaixaBank, S.A.-ren edo Wivai Selectplace, S.A.U.-ren bidez. Egiaztatu egingo da hilero adierazitako baldintzen betetzea hobari-baldintzak aplikatzeko, eta interes-tasa gorantz edo beherantz egokitu ahal izango da CaixaBank-ek aldizkakotasun horrekin egiten duen hobaridunen betetzearen egiaztapenaren arabera. Aurreko produktu zerrendaren kontratazioa hautazkoa da. Horietako bakoitza modu independentean kontrata daiteke ez delarik existitzen inolako desberdintasunik konbinatutako eskaintzaren eta bereizitako produktuen eskaintzaren artean (adierazitako ezaugarriak dituzten produktuen eta zerbitzuen prezioa ez aldatzen konbinatuta edo bakoitza bere aldetik kontratatzeagatik).

*Bizi-asegurua (bizi-aseguru eta amortizazioaren gainean egindako simulazioa), urteko prima 265,61 euro izanik (prima eragiketaren indarraldian aldatuko ez dela premisatzat hartuz eta ez dela eguneratuko amortizatutako kapitalaren zein kontratatzaileen urteen igarotzearen arabera). Bizi-aseguru baten kontratazioaren kapitalaren % 100aren arabera dago kalkulatuta prima, asegurudunaren adina 30 urte izanik. Zerbitzu horren kostua bezeroak ordainduko du, zerbitzua kontratatuz gero.

**SECURITAS DIRECT Etxeko alarma-zerbitzuaren harpidetza edo finantzaketa, Wivai Selectplace, S.A.U. enpresak edo/eta CaixaBankek finantzatua, finantzaketa gisa ulertuko delarik maileguaren bitartez egindakoa, % 0ko UTBa eta % 0ko ITNa dituena (48 hileko kuota, bakoitza 52,03 eurokoa, alarmaren erosketaren, instalazioaren eta mantentzearen finantzaketaren truke). Zordundutako zenbateko osoa eta PSP: 2.497,44 € /guztizko prezioa epeka. Kredituaren zenbateko totala 2.497,44 €. Kontsumitzailearentzat, kredituaren guztizko kostua 0 €-koa da. Hipoteka-eragiketaren iraupenaren gainontzeko epealdirako kontratatuta mantendu beharko da alarmaren mantentze-zerbitzua, hilean 52,03 euroko kostuarekin. Amortizazio-sistema frantsesa¹. "Senior Duo babes-zerbitzuaren" harpidetza, Wivai Selectplace, S.A.U.-k merkaturatua, PSP: 1.224,00 €. Hipoteka-eragiketaren iraupenaren gainontzeko epealdirako kontratatuta mantendu beharko da mantentze-zerbitzua, hilean 34,00 euroko kostuarekin. UTBaren kalkulurako kontuan izango da Securitas Direct alarma-zerbitzuaren kostua, Senior Duo babes-zerbitzuaren kostua baino altuagoa izateagatik.

*** Txartelaren mantentze-kostua (Visa Electron zordunketa-txartelaren gaineko simulazioa), CaixaBankek merkaturatua: 36 euro urteko. Hobaritutako UTBaren kalkuluak, kontuan izango du mantentze-kostu hori. Zerbitzu horren kostua bezeroak ordainduko du, zerbitzua kontratatuz gero.

Ohartarazpenak: (i) Maileguaren betebeharrak betetzen ez badira, hipotekaren zordunak, abal-emaileak edo hipotekatuta dagoen etxebizitzaren jabeak ondorio larriak eduki ditzakete, etxebizitza edo beste ondasunak galtzea, adibidez; (ii) CaixaBank-ek eragiketaren kontzesioa ukatzeko edo egokitzat hartzen dituen baldintzetan operazioa ontzat hartzeko eskubidea beretzat gordetzen du, aldez aurretik egindako eskatzailearen kaudimenaren azterketa eta erakundearen arrisku-irizpideak kontuan hartuz; (iii) UTBak, legearen arabera, barne hartzen ditu adibidearen baldintza finantzarioak, gastu eta zerbitzu osagarriak kontratuaren indarraldian zehar aldatuko ez delako balizko egoeran.

Amortizazio-sistema frantsesa: kuota iraunkor baten ordainketa; hori osatuta dago zati bat kapital-amortizazioa izanik eta bestea interesak izanik. Kuota bakoitzeko interesen zatia lortu egiten da, hileroko bakoitzaren hasieran amortizatzeke dagoen kapitalaren interes-tasa eraginkorra aplikatzetik. Kuotara arteko diferentzia da kapitalaren amortizazioko zatia.

Derrigorrez interesak ordaindu behar dira hilerako itzultzeke geratzen den kapitalarengatik. Maileguaren bizitzaren hasieran kapital asko daukagu itzultzeke; horregatik, kuotaren zatia altuagoa handiagoa da interesen aldetik kapitalaren amortizazioaren aldetik baino. Kuota konstantea izatea nahi dugunean, murriztu egiten da interesen zatia eta handiagotu egiten da kapitalaren zatia denborak aurrera egin ahala.

Kuota konstantea da eta mantendu egiten da interes-tasa aldatzen ez den bitartean. Esaterako, 100.000 euroko mailegu bat izango bagenu 20 urteetara eta % 3,75eko interes-tasara, 592,89 eurokoa izango lirateke hileko kuotak. Lehen ordainketan 312,50 euro interesak dira eta soilik 280,39 euro mailegatutako kapitalaren itzultzea. Aldiz, 20 urte beranduago, azken ordainketan interesak 1,85 euro izango lirateke eta 591,04 euro kapitalaren zatia.

Formula aritmetikoa (kanon frantsesa)

ak = Ck * [(r/m) / [1-[1+(r/m)]⁻ⁿ]]

"ak" izanik amortizazio eta interesen kuota mistoa; "Ck" epealdiaren hasieran amortizatzeke dagoen kapitala; "r", urteko interes-tasa nominala, bateko hainbestean; "m" urte batean dauden maileguaren likidazio aldien kopurua; eta "n" ordaintzeke dauden likidazio-epealdien kopurua (kapitalaren amortizazioaren ordainketa eta interesak).

NRI: 6305-2023/09542