Jarraian azaltzen dizkizugun tratamenduak egiteko, CaixaBank-ek beste enpresa batzuekin batera tratatuko ditu zure datuak, batera erabakiz helburuak ("zertarako erabiltzen dira datuak") eta erabilitako bitartekoak ("nola erabiltzen dira datuak"), eta ondorioz, tratamendu horien erantzunkide (Erakunde Erantzunkideak) izango dira.
CaixaBank-ek tratamendu hauek egingo ditu beste enpresa batzuekin batera (ikus erantzunkidetasunean egiten den tratamendu bakoitzaren perimetroa osatzen duten enpresen zerrenda, bai eta erantzunkidetasunaren tratamendurako akordioen funtsezko alderdiak ere, esteka hauetan klik eginez):
- Merkataritza-jarduera hauek egitea: (i) produktuen eskaintzaren pertsonalizazioa zure datuen analisiaren arabera; (ii) produktu eta zerbitzuen eskaintza kanaletatik jakinaraztea; eta, (iii) datuak beste enpresa batzuei lagatzea.
- CaixaBank Taldeko enpresei aplika dakizkiekeen araudi hauek betetzea: (i) kapitalak zuritzea eta terrorismoa finantzatzea prebenitzeko araudia; (ii) zerga-arloko araudia; (iii) nazioarteko zigor eta kontraneurri finantzarioen politiketatik eratorritako betebeharrak.
- Erakundeari edo bezeroei galera ekonomikoak edo ospean kalteak eragiten dizkien iruzurrak prebenitzea.
- Finantzaketa dakarten produktuen eskatzaile eta/edo titularren kaudimenaren eta itzultzeko gaitasunaren analisia.